Gipuzkoako eta Euskadiko futbolean greba egingo dute asteburu honetan, eta ondorioz, hiru partidu bakarrik jokatuko dira, infantilen kategoriakoak. Hortaz, partidu bakarra jokatuko da Zubipen. Ohorezko Mailakoak ariko dira, gaur 11:00etan, Aloña Mendiren kontra.