Partidu polita bezain gogorra jokatuko du gaur Endika Barrenetxeak, 16:00etan Galarretan. Etxeberria IVrekin arituko da, Zeberio II eta Ionen kontra. Erremontista onenetako lau, beraz, gaurko bigarren partiduan, jaialdiko estelarrean. Beste hiru partidu ere jokatuko dituzte Galarretan: Matxin VI/Otaegi; Matxin III-Zubiri/Ezkurra II-Aizpuru III; eta Etxabe II-Labaka/Segurola-Larrañaga.