Bost partiduko jaialdia izango da gaur, 16:00etatik aurrera, kiroldegiko frontoian. Eskuz binaka izango dira denak: alebinak aurrena, infantilak ondoren, eta seniorrak bukatzeko. Azken partidu horretan, Epleren kontra jokatuko dute Ojuelek eta Aizpitartek.