Hernaniko Udala Europa mailako ECOWA kongresura gonbidatua izan zen. Bertan izan ziren Luis Intxauspe alkatea eta Olatz Urrutibeaskoa Ingurumen teknikaria. Azaldu zituzten Hernaniko hondakin bilketa sistema, berrerabilpena eta birziklatzearen esperentziak: «onarpena izan zuten. Kongresuan ziren hainbat ingurumen teknikarik gure herria bisitatzeko asmoa azaldu zuten, punta-puntakoa den gure sistema bertatik bertara ezagutzeko».