San Valentin egunez, argazkiak biltzen

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 14a

Hernaniko Liletak taldea be­sarkaden argazkiak biltzen ari da. Institutuko 30 ikaslek osa­tu dute taldea, eta helburua da, tratu txarrak jasaten di­tuen emakume bakoitza­ren­tzat argazki bat lortzea. Gaur, San Valentin egunez, argaz­kiak biltzeko deialdi berezia egin dute, bat egin baitute VDay delakoa­rekin. Mundu mai­lan ekintza desber­dinak antola­tu ohi dira, emaku­meen­g­a­nako maitasuna eta erres­petua adierazteko. Her­na­­nin besar­kadak jasoko dituzte: «mai­ta­suna ez da gauza materialak oparituz adieraz­ten; erasoekin bukatuta, bai ordea». Ar­gaz­kiak ateratzeko txartel batzuk zabaldu dituzte, nahiz eta horiek gabe ere atera daitez­ken:  «kontua da hausnartu, tarte bat hartu eta ateratzea». Lau modu daude bidaltzeko:     #BilioiBatBesarkada trao­la­re­kin igo Facebook, Twitter edo Instagramera;  edo emailez  liletakhernani@gmail.com helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!