Erroibideren kantxan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 14a

Irungo Artaleku kiroldegian jokatuko dute Mundarro-La Salleko mutilek, gaur 16:00etan, Erroibideren kontra, Euskal Ligako bigarren mailan. Aurreko asteburuan galdu ondoren, garaipenen bidera bueltatu nahi dute German Cearen mutilek, aurkari gogor baten kontra. Nesken taldeak, bere aldetik, atseden hartuko du asteburu honetan. Eta kadeteek, gaur jokatuko dute: mutilek 11:15etan Astigarragan, eta neskek 09:00etan Bergaran. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!