Bordelen izan ziren Gorka Urkiola eta Urko Semperena astigartarrak, aurreko asteburuan. Frantziako Neguko Txapelketa jokatu zuten, omnium modalitatean, Gipuzkoako Federazioaren ordezkari gisa. Frantses onenekin borrokatu ondoren, podiumetik kanpo geratu zen Urkiola, juniorretan. Semperena, berriz, zilarrezko dominarekin bueltatu zen, scratchean irabazi eta abiaduran, puntuka eta kanporaketan bigarren izanda. Asteburu honetan, berriz, Portugalera joango dira, Anadia herriko Sangalhos belodromora, Portugalgo Kopan lehiatzeko.