Korrika 19ren harira, eskualdeko mus txapelketa antolatu du AEKk. Otsailaren 21ean jokatuko da, 16:00etan Landare elkartean, eta asteazkena da apuntatzeko azken eguna: deitu Hernaniko AEKra (607 592 864). Bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu. Irabazleek, Gipuzkoako finala jokatzeko aukera izango dute, otsailaren 28an, Astigarragan bertan.