Apezetxea, errebantxa bila

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 14a

Galdu egin zuten lehengo astean Apezetxeak eta Ceciliok, 22-13, Juanarena eta Irustaren kontra, eta errebantxa jokatuko dute bihar, 17:00e­tan Bilbon. Asteartean beste partidu bat ere jokatuko du Apeze­txeak, Larrinagarekin, Jaka eta Tolo­sa­ren kontra, 16:30etan Tolosan. Sarre­rak www.aspepelota.com webgunean erosi daitezke. Bestalde, Tainta eta Iza­ren kontra ere galdu egin zuen Ape­ze­txeak, Larrinagarekin batean, 22-12. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!