Bola Txapelketako hirugarren tiraldia jokatuko da bihar, Zerainen. Aurreko asteburuan, Altzan izan zuten bigarrena, eta 35 bikote aritu ziren. Segurako Joakin Izagirre eta Antonio Agirre izan ziren onenak, 188 brilarekin, eta hirugarren izan ziren Burugain eta Goenaga hernaniarrak, 185ekin. Hurrengoak: A. Miner eta I. Minerrek 162;
M. Arrozpide eta M. Arrosok 161; Rosa Santos eta N. Peñagarikanok 152; I. Miner eta L. Minerrek 115; eta N. Miner eta J. Uzkudunek 92.