Lehengo asteburuan, irabazi egin zuten Aizkorbe eta Apezetxea kadeteek, 22-10, Satrustegi eta Arribillagaren aurka, eta asteburu honetan ere ez da partidurik faltako. Gaur 16:30etan Tolosan, Olaberria, Aizpuruarekin, Alberdi-Garmendiaren kontra. Bihar, Zizur Nagusian, Lau T’erdikoan banaka, Salaberria kadetea Etxeberria oiartzuarraren kontra, 09:00etan. Apezetxea benjaminak, berriz, 09:30etan jokatuko du, eta 10:30etan Apezetxea kadetea ariko da Telletxearen kontra. Bestalde, Euskal Ligako kadeteen partidua Donezteben jokatuko da, 12:30etan: Salaberria-Mariezkurrena/Lankiz. Azkenik, Larraintzarren 10:00etan hasita Buruzgain izanen dute aurkari Legarreta-Salaberria benjaminek eta alebinetan, Apezetxeatarrek.