Hazi eta Hezi zentroan ate irekien saioak antolatu dituzte datorren larunbaterako. Batetik, Mugimendua Sentituz saioa antolatu dute, 16:30etan, 7 eta 11 urte bitarteko haurrentzat; musika eta mugimendua uztartuta, erritmoa eta koordinazioa landuko dituzte. Bestetik, 17:30etan, 9 eta 13 urte artekoentzako Zumba Kids saioa izango da. Bi saioak doan dira, baina izena eman behar da: hazietahezi@hazietahezi.org/608 850 041/943 33 08 79. Bestalde, teknika hipopresiboak irakatsiko dituzte goizean, (ordainduta).