Batzar irekia deitu du EH Bilduk datorren ostegunerako, hilak 19, arratsaldeko 19:30etan udaletxean. Bertan aukeratuko da hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaia, eta herritarrei parte hartzeko dei egin diete. Era berean, hauteskunde programa lantzeko egutegia aurkeztuko dute.