Herritarrek lehentasunak markatu dituzte proposamenen inguruan, beren iritzia emanda

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 15a, 01:00

2008 urteko Udal Aurrekontuak osatzeko bidean, Ogasun Batzordea izan zen ostegunean. Udalak herritarrei deia luzatu zien batzordera joateko eta bertan orain arteko bileretan jasotako proposamenak lehentasunaren arabera sailkatu zituzten, proposamen bakoitzari puntuazioa jarrita.

Guztira 78 proposamen

Sektorekako bileretan jasotako 120 proposamenak txukundu ondoren 78 proposameneko tabla aurkeztu zuen Gobernu Taldeak osteguneko batzordean. Lehendabizi proposamenak zein irizpideren arabera bozkatu behar ziren eztabaidatu zuten. Gobernu Taldeak hiru irizpide proposatu zituen eta horiek izan ziren batzordean erabilitakoak, hau da: proposamena ekonomikoki bideragarria den; proposamenak konpondu nahi lukeen arazoaren larritasuna eta zenbat jenderi eragiten dion. Herritarrek irizpide horiek kontuan hartuta proposamenak banan-bana puntuatu zituzten eta azkenean lehentasunen arabera osatutako taula bat egitea lortu zen. Gobernu Taldeak taula hau kontuan hartuko du 2008ko Udal Aurrekontuen zirriborroa egiteko.

Proposamen bozkatuenak

1) Euskal kultura eta kultura orohar sustatzeko gunea
sortzeko beharra aztertu eta elkarlanerako bideak jarri.
2) Etxez etxeko laguntza
zerbitzua zabaltzea.
3) Auzo elkarte eta elkarte
kulturalentzako diru-laguntza gehiago.
4) Harrera etxea genero
indarkeria sufritzen duten
emakumeentzat.
5) AEK-ren Zilegi Eskolak diruz laguntzea.
6) Urumeako ibai
ertza txukundu.
7) Haurtzaindegi zerbitzua zabaltzea: plazak eta
ordutegia.
8) Komun publikoak.
9) Zaharren Egoitzan plaza gehiago sortzea.
10) Hernanin
hizkuntza-eskubideen egoeraren
diagnosia egin.
11) Young Playeko zebra bidean semaforoa edo
lurreko koska jartzea.
12) Eraikin publikoetan
eguzki plakak jartzea.
13 Ekitaldi kulturaletarako areto egoki bat: kiroldegiko beheko pista edo kiroldegiko frontoia egokituz.
14) Igande musikatuak.
15) Herrian, inguru
urbanoan, zuhaitz
gehiago jartzea.
16) Etorkinen taldeak bideragarri egiteko diru-laguntzak.
17) Euskara ikasteko beka sistema haunditzea.
18) Artisten topaketa.
19) Bide gorriak egin.
20) Kalejira musikatuak.
21) Emakumearen etxea edo berdintasunaren etxea herri erdigunean.
22) Telefonikako
eraikuntza trasladatu.
23) Fagollaga-Ereñotzu bidea.
24) Ereñotzuko frontoia egiteko proiektua kontratatu.
25) Doberaren diru-laguntza igoera.
26) Hernaniko Kronikaren diru-laguntza igoera.
27) Musika eskolaren
zabalkundea lantzen hastea.
28) Kalez Kale Kantari ekitaldia Euskal Herri osotik etorritako kantariekin osatzea.
29) Txirrita eskolako eraikina eta inguruak hobetu.
30) FCCrekin garbiketa kontratua zabaltzea (herriko garbiketa egiteaz arduratzen den enpresa).
31) Euskaltegia garbitzeko
garbitzailea.
32) Antziola Berrin haur txokoa.
33) Arriatsu eskolako
konponketak.
34) Hernanirako
kirol proiektua egin.
35) Ludoteka edo haur
txoko bat sortu.
36) Hernaniko gida turistiko-kultural-historikoa argitaratu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!