Izotza bota zuen goizean, baina gainontzean, eguraldia lagun izan zuten larunbatean aranoarrek, eta ederki aprobetxatu zuten, Karnabalak ospatzeko.
40 bat zomorro bildu ziren goizean, puska biltzean; Suroko eta Beheko eta Goiko Herriko baserri guztiak bisitatu zituzten.
Ondoren, giro ederrean bazkaldu zuten, eta 18:00ak inguruan ekin zioten zahagi dantzari. Barre algararik ez zen falta izan antzezlaneko protagonistek eraginda. Dantzan bukatuta, zomorro eta bizilagunak afaritan elkartu ziren, eguna bukatzeko.