Donostian dauka kontsulta Xabier Mendiaraz fisioterapueta eta kiropraktikoak. Bizkarrezurra behar bezala zaintzea da bere helburua, osasun ona eta ongizatea bermatzeko.
Hain zuzen, bizkarrezurra zaintzearen garrantziaz hitz egingo du Mendiarazek asteartean, arratsaldeko 18:30etan kultur etxean emango duen hitzaldian.
Bizkarrezurra, nerbio sistemaren babeslea
Fisioterapia ikasteaz gain, kiropraktika ere ikasi du Mendiarazek. Zaintza kiropraktikoaren oinarria bizkarrezurra da, eta hau ondo zainduta lantzen da osasunaren prebentzioa, mantenua eta errekuperazioa. Izan ere, bizkarrezurrak babesten du nerbio sistema, eta hau ondo ez badago, bestelako arazo eta gaixotasunak sortu daitezke.
Bizkarrezurrak nerbio sistemari eragiten dio.
Halaxe azaldu du Mendiarazek: «Zaintza kiropraktikoa arduratzen da bertebrak eta nerbio sistemaren arteko zaintzaz. Bizkarrezurra osatzen duten 24 bertebrek nerbio sistemaren atal garrantzitsuak zaintzen dituzte. Dentistarenera joaten garen moduan, bizkarrezurra tarteka begiratu beharko genuke». yy