Bihar bilduko dira botoak

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 14a

Olak Auzo Elkarteak hautagai zerrenda aurkeztu nahi du Ereñotzuko Auzo Udalerako, Ereñotzu Ekinez izenarekin.
Zerrenda hori osatzeko, ereñotzuar bakoitzak bost izen proposatu ahal izango ditu. Bihar bilduko dituzte proposamen horiek, goizeko 09:00etatik 13:00etara, Auzo Etxean.

Botoak arratsaldean kontatuko dituzte.

Bozkatuenen artean osatuko da zerrenda
Proposamenak egin ahal izateko Ereñotzun erroldatua egon behar da, eta 18 urtetik gorakoa izan. Bakoitzak bost izen proposatu ahal izango ditu, eta bihar bilduko dira proposamen horiek. Atzo eta herenegun ere izan zen aukera bost izeneko zerrenda Auzo Etxean uzteko, eta guztiak kontatuko dira bihar arratsaldean.
Boto gehien jaso dituzten 12 lagunek talde bat osatuko dute, eta horien artean osatuko dute hautagaitzarako ze­rren­da; au­zo alkategaia, 4 juntakideak eta gainerako lantaldea, Ereñotzu Ekinez osatuko duena.

Prozesuan parte hartzeko deia
Auzo Udaleko hauteskundeetan auzo-alkatearen izena izango da bozkatu beharko dena, baina Olak Auzo Elkarteak auzo-alkate horrekin batera izango den lantalde osoa osatu nahi du. Horregatik antolatu du biharko bozketa eguna.
Olak Auzo Elkarteak auzotar guztiak animatu nahi ditu prozesuan parte hartzera: «Auzo Udalak erakutsi duelako zein tresna garrantzitsua den auzotarren biziberritzearen­tzat eta bertako bizi kalitatearentzat». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!