Sagardozaleen ibilbidean barrena arituko dira korrikalariak ere, beste behin. Otsailaren 28an dute urteroko zita, Sagar Lasterrarekin. Izenematea zabalik dago, eta interneten egin behar da www.kirolprobak.com web orrian, hilaren 27ra arte
Txip horia daukatenek 9 euro ordaindu beharko dituzte, eta alokairuzkoa behar dutenek, 11 euro. Egunean bertan ere izango da aukera, kiroldegiko atarian, 09:00etatik aurrera. 16 euro izango dira.
Izenematea zabalik, www.kirolprobak.com web orrian. Txipa dutenek 9 euro, ez dutenek 11 euro.
Irteeraraino, doako autobusa
Betiko ibilbidea izango du probak, 8,9 kilometrokoa, Ibarluze poligonotik abiatuta, goizeko 11:00etan. Bertara iristeko, doako autobusa jarriko dute antolatzaileek, kiroldegitik.
Hernaniko sagardotegiak lotuko dituzte korrikalariek, sagardoaren ibilbidea osatzeko. Eta azkarrenek, saria jasoko dute: kategoria bakoitzeko onenak txapela jantziko du, eta aurreneko hirurek garaikurra jasoko dute. Parte hartzaile bakoitzak, kamixeta bana jasoko du opari.
Gainera, zozketak ere izango dira, bukatutakoan: sagardotegi bakoitzean bi lagunentzako otorduak, eta 8 pakete turistiko, 20 lagunentzat: bisita gidatua kaxkoan, tren berdean ibilbidea sagardotegietan barrean, eta sagardo dastaketa. yy