Aste Santuan egoitza batean egonaldia egin nahi duenak orain du eskaera egiteko garaia. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen ditu Egonaldiak, kasu honetan, Hernaniko Ongintza patronatuarekin elkarlanean.
Eskaera, Hernanin bertan
Aste Santuan egonaldia egin nahi duten herritarrek Ongintzara jo behar dute eskaera egitera. Epea otsailaren 27ra arte egongo da zabalik. Gogoratu dute, epe barruan egindako eskaerei bakarrik erantzungo dietela: «beraz, epez kanpo eskaerak aztertuko ditugu, soilik, lekua badago edo eskatzailearen profilaren arabera». Era berean azaldu dute, zirriborro egoeran geratzen diren eskaerak ez direla eskaera, eta hortaz, ez dutela eskubiderik izango.
Bestalde, gaineratu dute nahitaezkoa dela eskaerarekin batera entregatzea harremanetarako pertsonaren datuak.
Hernaniko egoitzan plazarik ez
Egonaldia inguruko edozein zentrotan egitea tokatu dakioke hernaniarrari. Izan ere, Hernaniko egoitzan ez dago egonaldia egiteko plazarik.