Auzo Udalerako hautagai zerrenda aurkeztu nahi du Olak auzo elkarteak Ereñotzu Ekinez izenarekin. Auzotarrak bost izen proposatu ditzake zerrenda hori osatzeko, eta horretarako aukera datorren igandean jarriko dute, goizeko 09:00etatik 13:00etara, auzo etxean. Egun horretan gerturatu ezin duenak gaur ere izango du aukera, bulegoko ordutegian, goizeko 09:00etatik 14:00etara.