Norabide aldaketak, Latsunbeko kaleetan

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 12a

Latsunbe eta Latsunbeberri kaleetan, trafikoaren norabidea aldatu dute astelehenetik. Izan ere, dagoeneko bukatu dituzte obrak bi kaleetan. Beraz, kiroldegitik Atarrabi­yo­ra igotzeko, Latsun­be kaletik joan beharko da; eta jaisteko, berriz, Latsunbeberri kaletik sartu beharko da.
Udaltzaingoak azaldu duenez, datorren ostiralerako zegoen iragarrita aldaketa, baina uste baino lehenago bukatu dituzte lanak.

Bizilagunei barkamena, eragozpenengatik
Aldaketak zenbait eragozpen sortu dizkie bizilagunei, udal­tzainek ez zutelako aurrez abisua eman: «horregatik, barkamena eskatu nahi dugu, aldaketen berri garaiz ez emateagatik sortu diren eragozpen guztiengatik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!