Lan munduan euskera gero eta gehiago erabiltzea da Buruntzaldeako Udalen asmoa, eta bide horretan beste pauso bat eman zuen Hernaniko Udalak, atzo. Hitzarmena sinatu zuten Perfyde enpresarekin, Perforaciones y Derivados S.L., Baietz Gurean! egitasmoaren barruan, «euskeraren erabilera sendotzeko eta normalizatzeko lan munduan».
Jon Guembe Urra enpresako ordezkariak eta Luis Intxauspe alkateak sinatu zuten akordioa, eta azaldu zuten urtebeterako dela. Epe horretan, hainbat hobekuntza egiteko konpromisoa hartu du enpresak, euskera gehiago erabiltzeko eta bezeroei ere zerbitzu egokia emateko euskeraz. Hobekuntzak neurtzeko, azterketa bat egin dute hasi aurretik, eta beste bat egingo dute epea bukatzean. Euskera sustatzeko egindako lanaren arabera, dirulaguntza emango dio Udalak.
Hitzarmena urte baterako da, eta enpresak egiten dituen hobekuntzen arabera, dirulaguntza emango dio Udalak.
«Euskeraren ezagutza maila ona dute Perfydeko langileek»
Akarregin dago kokatuta Perfyde, eta azaldu dutenez, «euskeraren ezagutza maila ona dute enpresako langileek». Horregatik, aukera haundiak ikusi dituzte euskera sustatzeko, eta «bide horretan aurrera egiteko asmoa» erakutsi dute. Udalari eskertu diote, «bideari ekiteko behar den bultzada» ematea.
Buruntzaldeako Udalek, egitasmoarekin jarraitzeko intentzioa
Baietz gurean! egitasmoa martxan jarri zutenetik, dozena bat enpresa baino gehiagok sinatu dute akordioa, Buruntzaldeako Udal ezberdinekin. Egitasmoarekin jarraitzeko asmoa dutela erakutsi dute Udalek.