Udalak bi etxebizitza jarri nahi ditu alokairuan: Oartzu kalean eta Larramendi kalean. Eskaera egin nahi duten herritarrek izena emanda egon behar dute Etxebideko etxebizitza erregistroan. Eta ondoren, eskaera orria bete eta entregatu behar dute Udaleko erregistroan, otsailaren 20a baino lehen. Orria eta informazioa: www.hernani.eus.