Ereñotzu Ekinez izenarekin, Auzo Udalerako hautagai zerrenda aurkeztu nahi du Olak Auzo Elkarteak. Osatzeko bost izen proposatu ditzake auzotarrak, eta horretarako aukera igandean izango da, auzo etxean, 09:00etatik 13:00etara. Hala ere, egun horretan ezin dutenentzat aukera jarri dute gaur eta bihar, bulegoko ordutegian: 09:00etatik 14:00etara.