Hernaniko Liletak taldea besarkaden argazkiak biltzen ari da. Eskatu dute argazkiak #BilioiBatBesarkada traolarekin igotzeko Facebook, Twitter edo Instagramera. Helbide honetara ere bidali daitezke: liletakhernani@gmail.com. Helburua da, tratu txarrak jasaten dituen emakume bakoitzarentzat argazki bat lortzea.