Aste Santuan aldi baterako egonaldia egin nahi dutenek orain dute izena emateko garaia. Hernanin eskaerak Ongintza Patronatuan egin behar dira, gizarte langilearekin zita hartuta. Hala ere gogoratu nahi dute Hernaniko egoitzak ez duela aldi baterako egonaldia egiteko plazarik. Eskaera egiteko azken eguna otsailaren 27a da.