Eh Bildu lanean ari da datozen lau urteetan izango duen norabidea zehazteko. Herritarrekin elkarlanean egiten ari da prozesu hori, Puntuz Puntu dinamikaren barruan. Helburua da, 2015-2019 legealdirako lehentasunak azaltzea, eta bide batez zehaztea zein izango diren erronka eta politika nagusiak.
Herritarren ekarpenak ezinbestekoak dira prozesu honetan, eta horregatik hainbat batzar, mintegi eta lanketa izaten ari dira azken asteetan.
Etxebizitza, bi mintegitan
Datozen bi mintegiak etxebizitzaren inguruan izango direla zehaztu dute. Aurrenekoa gaur izango da, eta bestea datorren asteartean; biak Biterin izango dira, 18:30etan.
EH Bilduren nahia da erabakiak ahalik eta jende gehienarekin hitz egitea, kontrastatzea eta adostea. Hori horrela, herritarrak gonbidatu nahi dituzte gaur eta datorren asteko mintegietan parte hartzera.