Inauteriak koadrilan eta gaztetxean!

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 11

indarra hartzen ari dira Inauteriak Hernanin, eta ho­rre­tan badu zerikusia Kon­tra­kantxa gaztetxeak egin­dako lanak. Inau­teriak koadrila giroan, la­gu­nar­tean bizitzeko pla­na egin izan dute azken urteetan, eta geroz eta gehiago dira animatzen direnak.

Plana, egun osokoa
Aurten ere ez da festarik faltako. Eguerdiko 13:30etan egin dute zita Gaztetxean bazkarirako. Mahaiak gazte­txeak jarriko ditu, eta no­bedadea da, aurten bakoitzak bere bazkaria eraman beharko duela. Edariak bertan erosteko aukera izango da.
Koadrilei mozorrotuta joa­teko deia egiten diete urtero, eta geroz eta gehiago dira gai baten bueltan janzten di­re­nak. Bazkalostean saria ema­ten diete mozorro polit edo ori­ginalenari.
Arratsaldean herriko ka­leetan izango du segida festak, ka­lejira musikatua eta guzti.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!