Hilabete osorako ekintzak antolatu dituzte oraingoan ere Gaztelekuan. Larunbatean, Inauteri festa egingo da: karaoketa eta desfilea. Igandean, berriz, txokolate gozoa probatzeko aukera izango da. Hurrengo asteburuetarako ekintzak ere zehaztu dituzte: otsailaren 21ean, eskulanak; 22an, sorpresa; eta 28an, pala eta raketa txapelketa.