Beste hiru puntu jarraian, etxerako

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 11

Irabaziko zutela seguru zeuden Mundarroko jokalariak, eta halaxe izan da; 1 eta 0, Vasconiaren kontra. Jarraian lortutako bigarren garaipena! Atsedenaldiaren aurretik lortu zuen gola Ivan Gomezek, Riosen bandako sake luzea aprobetxatuta. Bigarren zatian dezente estutu zuen Vasconiak, eta lana erraztu zion Igor Labakaren kanporatzeak. Tentsioa haundia zen, baina astigartarrak primeran aritu ziren defentsan. Partidua bukatzeko 15 minuturen faltan Vasconia ere 10 jokalarirekin gelditu zen, eta Mundarrok eutsi egin zion 1 eta 0-koari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!