Molotoff Irratiko programazio berria, 91.8 FM-n

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 8a, 01:00

MOLOTOFF Irratiak, Hernaniko irrati libreak, 2007-2008 ikasturteko programazio berria jarri du martxan eta 91.8 FM sintonian entzun ahal izango da, San Joanak bitartean. Guztira 20 saio ezberdinek osatzen dute programazioa, Hernaniko irratizaleek osatutakoak eta baita Andoain, Urnieta, Tolosa eta beste herri batzuetakoek ere.

24 orduko programazioa
Molotoff Irratian 24 orduko programazioa izango da eta irratsaioak edo errepikapenak ez diren tarteetan musikarekin osatu dute parrilla. Irratsaioen artean gehienak musika estilo ezberdinei eskainitakoak izango dira entzungai: punka, reggea, musika beltza eta elektronikoa, rock&rolla, Punk Oi! musika, eta abar. Horiez gain, umore saioa, ipuin eta istorio saioa, literatura eta olerkiari buruzko saioa, Hernaniko aktualitateari buruzko saioa, mendiari buruzko saioa eta gazte magazin bat ere entzun ahal izango dira. Etxean egindako programazioaz gain, Arrosa irrati saretik hartutako zenbait programa ere entzun daitezke; momentuz lau. Irratiak azaldu duenez, tarteka irratsaio bereziak egiteko ohitura ere badute, Donostiako zinemaldiari buruz eta ikastetxe eta herriko taldeekin elkarlanean egindako irratsaioak, esaterako. Bukatzeko, gogorarazi dute irratia irekia dela eta asteazkenero egiten dituztela bilerak, 19:00etan, Sagastialdeko 16 zenbakiko bajuan.

-Astelehena
09:00-15:00: musika
15:00-17:00:*Kaltta. Jungle, dub... musika.
17:00-18:00: *Krokombo Potombo. Umore saioa 
19:00-20:00: Ruta 68. Rock-a eta berriak.
20:00-21:00: Asaya. Ipuin eta istorioak.
21:00-22:00: Sugar Town. Musika.
22:00etatik-23:00 Kalenausiko Sound Systerrak. Reggae.

Asteartea
09:00-15:00: musika
15:00-16:00:*Ruta 68. Rock-a eta berriak..
16:00-17:00:*Asaya. Ipuin eta istorioak. 
17:00-18:00: *Kalenausiko Sound Systerrak. Reggae.
18:00-19:00: musika
19:00-20:00:Kakamokordoak: Haurrentzako saioa.
20:00-21:00: Anarkustika. Anarkia uhinetan.
21:00-22:00: Metazian bila, Nekazaritza. Dilin Dalan, Sendabelarrak.
22:00-23:00: Sound System. Musika beltza eta elektronikoa.

Asteazkena
09:00-17:00: musika
17:00-18:00: *Sound System.  Musika beltza eta elektronikoa.
18:00-19:00: musika
19:00-20:00: Afonia. Punk musika.
20:00-21:00: 088. Rock & roll-a.
21:00-22:00: Lasarte Oihukan.Arrazkeria, Sahara, ekologia.
22:00-23:00: Sound System. Musika beltza eta elektronikoa.


Osteguna
09:00-15:00: musika
15:00-16:00:*Afonia. Punk musika.
16:00-17:00:*088. Rock & roll-a.
17:00-18:00: *Sound System. Musika beltza eta elektronikoa.
18:00-20:00: musika
20:00-21:00: Bardulia Uhinak. Gipuzkoa Punk Oi!
21:00-22:00: Hernani Konektion. Herriko aktualitatea.
22:00-23:00: 23 ordu. Literatura, olerkia.

 Ostirala
09:00-15:00: musika
15:00-16:00: *Bardulia Uhinak. Gipuzkoa Punk Oi!
16:00-17:00:* Hernani Konektion. Herriko aktualitatea.
17:00-18:00: *23 ordu. Literatura, olerkia.
18:00-19:00: Hiri Arte. Hiriko ahotsa.
19:00-20:00: Ahuntzak Mendian. Mendi saioa.
20:00-21:30: A Desalambrar. Internazionalista.
21:30-22:00: musika
22:00-23:00: Revolutionari Grooves.  Musika.


Larunbata
09:00-10:00: *Hiri Arte. Hiriko ahotsa.
10:00-11:00: *Ahuntzak Mendian. Mendi saioa.
11:00-13:00: Zindagizut. Gazte saioa.
13:00-15:00: Lotsagabe.
15:00-16:00: *Revolutionari Grooves.  Musika.
16:00-17:00: Sugar Town. Musika.
17:00-19:00: Kaltta. Jungle, dub... musika.
19:00-23:00: musika.


Igandea
09:00-11:00: musika
11:00-13:00: *Lotsagabe.
13:00-15:00: *Zindagizut. Gazte saioa.
15:00-17:00: Krokombo Potombo. Umore saioa.
                 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!