Bilera irekia, ekitaldi berriak aurkezteko

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 11

Astigarragako herritar guz­tiak deitu ditu Gure Esku Dagok gaur egingo den bilerara azaltzeko. Arratsal­deko 19:30etan jarri dute zita, kultur etxean, datozen ekitaldien berri emateko.
Bilera irekia izango da, eta ordu erdi inguru iraungo duela aurreikusi dute. Ber­tan aurkeztuko dute, besteak beste, ekainaren 20an Eus­kal Herriko hiriburu guzti­e­tan egingo den festa erral­doia.

Hautestontziak josi
«Herritar guztion iritzi guz­tiak kontuan hartuz, denon artean etorkizun batean era­bakitzeko balioko duen hau­testontzia eraiki behar dugu, bakoitzaren kolorea kontuan hartuz», azaldu dute. Asmoa da hautestontzi horiek ekai­naren 20rako erai­kitzea, eta horretarako oihal zatiak josi beharko dira.
Oihal zati bakoitzak 20 zati txiki izango ditu, eta zati bakoitza atxikimendu bati lotuta egongo da. Atxi­ki­men­du hori emateko, euro bat ordaindu beharko da, eta paper bat bete, nork bere datuak emanez Gure Esku Dago ekimenaren sareko partaide izateko.
Gaur azalduko dute nola egingo den guztia.

Dokumentala, gaur zortzi
Otsailaren 18rako beste hi­tzor­du bat ere zehaztu dute; Jostunak dokumentala jarri­ko dute, 19:00etan kultur etxean, doan. Iazko Giza Ka­teko irudiak biltzen ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!