gipuzkoa irekia plataforma martxan da: www.gipuzkoairekia.eus. Ostiralean aurkeztu zuten Luis Intxauspe Arozamena Hernaniko alkateak, Garbiñe Errekondo Funtzio Publikoko eta GFAko diputatuak, eta Haritz Ugarte GFAko Modernizazioko zerbitzuburuak. Hernaniko Udala izan da plataformara atxiki den aurreneko udalerria, eta hainbat datu ‘ireki’ ditu, modu erabilgarrian.
Hiru helburu
Izenak berak dioen moduan, gipuzkoarrei irekia egotea da plataformaren helburua. Hala, herritarrek informazio ugari izango dute bertan, modu bateratuan. Helburuak edo hankak hiru dira: Gobernuaren gardentasuna bermatzea, gizartearen partaidetza sustatzea eta erakundeen eta herritarren arteko elkarlana bultzatzea.