Zabalik da izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 10a

Sagar Lasterraren 9garren edizioa izango da otsailaren 28an. Goizeko 11:00etan abiatuko dira partehartzaileak, eta nahi duenak eman dezake izena. Aukera dago www.kirolprobak.com helbidean. Prezioa: txip horia, 9 euro; txuria alokatu behar dutenek, 11 euro; egunean bertan, 16 euro. Informazio gehiago behar izanez gero: www.atletismohernani.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!