Kiropraktikari buruz ariko zara gaur. Hitz gutxitan, zer da kiropraktika eta zertarako balio du?
Kiropraktika lanbide bat da, bizkar hezurra oinarri duena eta osasunaren prebentzioa, mantenua eta errekuperazioaz arduratzen dena. Zaintza kiropraktikoa arduratzen da bertebrak eta nerbio sistemaren arteko zaintzaz. Bizkar hezurra osatzen duten 24 bertebrek nerbio sistemaren atal garrantzitsuak zaintzen dituzte; tallo zerebrala eta bizkar-muina hain zuzen. Bi horiek dira garunaren eta zelula bakoitzaren arteko komunikazioaren arduradunak. Era berean, organo eta gorputzaren sistemaren arteko ardura ere badute.
Garunaren eta gorputzaren arteko bultzada bakoitza tallotik eta bizkar-muinetik pasako da. Bertebrek posizio zuzena galdu dezakete hainbat arrazoiengatik: estres kimikoa (elikadura, botika gehiegi, toxikoak…) edo emozionala (beldurrak, preokupazioak, arazoak…). Bertebrak ilaran ez edukitzea subluxazio bertebral bezala ezagutzen da eta honek sortu ditzake: irritazioak nerbioetan, eta, era berean, gorputz osoko atalei eragin.
Beraz, bizkarrezurra ondo ez izatea arriskutsua izan daiteke.
Zuzendu gabeko subluxazio batek bizkar hezurra kaltetu dezake, atzera bueltarik gabe. Baita ere, gaixotasun kronikoak sortu ditzake, ondoezak… alegia, bizi kalitate okerragoa izatera eraman gaitzake.
Bizkarreko minetik haratago, zein gaixotasun tratatzen ditu quiropraktikak?
Herniak, fibromialgia, migraina, loaren arazoak, arnasketaren arazoak, digestio arazoak, lunbagoak… bezalako arazoei aurre egiten laguntzen die kiropraktikak. Dena den, egia da ez dela gaixotasunen aurkako tratamendu bat. Gure bizkar hezurrak nerbio sisteman eragiten dituen interferentziak zuzentzeaz arduratzen gara. Gure gorputzak, berez, sendatzeko gaitasuna dauka. Gaitasun hori gure garunean dago eta nerbio sistemaren bidez, gure gorputzean adierazten da; hain zuzen ere, bizkar hezurraren bidez lantzen ditugu guk atal horiek.
Mina sentitu arte itxaron behar al da; edo noiz eta zenbatetan komeni da kiropraktikora joatea?
Ez dago sintoma beharrik kiropraktikoarengana jotzeko, etorkizunean izan ditzakegun arazoak saihestu nahi izatea nahiko da; estresera hobeto egokituko gara, errendimendu hobea izango dugu, defentsak indartuko zaizkigu… Ume jaio berriak, haurrak, gaztetxoak, helduak eta hirugarren adineko pertsonekin egiten dugu lana. Dentistarenera tarteka joaten garen moduan, bizkar hezurra ere begiratu beharko genuke noizbehinka.
Hitzaldiak ematen ari zara herriz herri. Zer ikasi edo jasoko du gaur Biterira gerturatzen denak?
Hau guztia eta gehiago landuko dugu. Osasunari buruz arituko gara, beti ere, ikuspuntu natural batetik, eta azalduko dugu zer egin dezakegun subluxazio hauek ekiditeko, gure aukeren %100ean bizi gaitezen.