Gibelalde auzo elkartea martxan da 2012a geroztik. Auzoko 7 kidek sortu zuten Lizeaga auzoari martxa eman eta auzoaren beharrak asetzeko. Urtean zehar arrakasta haundia duten hainbat ekintza egiten dituzte, hala nola: Santo Tomas eguna, umeentzako txokoa, opor garaian ekintzak eta Madalena Jaiak.
Auzo elkartearen funtzionamendurako garrantzia haundia du bazkideak egiteak, eta era berean, dituztenak mantentzeak. Hori horrela, bazkide kanpaina jarri dute martxan otsailean. Gaur eta hilabeteko gainontzeko asteartetan egongo dira Larramendi 11ko lokalean: 19:00etatik 20:00etara. Bestalde, hilaren 21ean Larramendi kalean jarriko dute postua, Pacheco eta Aitan Etxe taberna aurrean; 12:00etatik 14:00etara egongo dira.