Partidu bikaina jokatuta agurtu da Juaristi

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 9a

Jon Juaristik agur esan zion erremonteari larunbatean eta aho zapore ederrarekin agurtu zen. Gutxigatik ez zuen irabazi bere azken partidua, baina ikuskizun bikaina eskaini zuen Etxeberria IIIa lagun, Ezkurra eta Endikaren kontra. 40-38 galdu zuten. Bestalde, Barrenetxea IVak Zeberio IIarekin osatu zuen bikotea eta 32-40 galdu zuten Etxeberria IV eta Ionen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!