Aurkari zuzenaren aurka jokatu zuen Hernanik larunbatean. Hain zuzen, Ordiziaren aurka neurtu zituen indarrak eta 0-1 galdu zuten txuri-berdeek. Bederatzigarren postuan daude orain, 31 punturekin. Seigarrenarekin eta tartekoekin berdinduta daude eta bosgarrena puntu batera dute. Asteburu honetan, liderra hartuko dute etxean: Aurrera.