Denboraleak eragindako uholdeen ondorioz, Landareko bi zelaiak oso egoera kaxkarrean geratu ziren. Larunbat honetan, norgehiagoka oso garrantzitsua dagoela kontuan izanda, hainbat eta hainbat lagunek auzolanean jardun zuten herenegun, zelai nagusia behintzat, pronto edukitzeko. Eta elkarteak eskerrak eman nahi dizkie.
Bestalde, larunbateko partiduak duen garrantzia azpimarratu dute eta hernaniarrei eta zaleei dei berezia egiten diete Landarera gerturatzeko. Hernani azken postuan dago eta azkenaurrekoa izango du aurrez aurre: Getxo. Irabaziz gero, “pomadan” sartuko litzateke Hernani: «Ea denon artean hauspoa ematen diegun jokalariei, merezi dute-eta!», egin dute dei.