Zanbranara, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 9a

Lau ehiza jardunaldi antolatu ditu Txantxangorrik Zanbranan, Gipuzkoako Federazioaren laguntzarekin. Larunbat honetan izango da lehenengo jardunaldia eta interesatuek osteguna baino lehen egin behar dute ordainketa bankuan. Elkartean bertan dago zehaztuta prezioa. Hurrengo jardunal­diak izango dira: martxoaren 1, 7 eta 14an. Derrigorrezkoa da federatuta egotea, Gipuzkoako Ehiza Federazioan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!