Hurrengo emanaldian, Berasarteren fadoak

Kronika - Erredakzioa 2015ko ots. 9a, 01:00

Maria Berasarte kantari do­nostiarraren bisita izango da, Hernani’n Musik ekimenaren hurrengo eskaintza. Otsaila­ren 19an izango da, Biterin (20:00). Kontzertu honetan, Jose Peixoto eta Fernando Judice musikari portugalda­rren la­gun­tza izango du Berasar­tek, eta baita Jose Luis Monton flamenko gitarrista­rena ere.
Egitarauari dagokionez, maixu­tasunez landu duen fado sorta bat eskainiko du Bera­sartek, eta horrekin bate­ra, bere hurrengo diskoaren aurrerapen bat eskainiko du. Subita izeneko lan berri ho­rren bitartez, bere jatorriare­kin duen lotura estutu nahi du artistak, bere sorterrira, Donos­tiara, itzuliz.
Sarrerak gaur jarri­ko dira salgai Biterin, 7 euroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!