Herria girotuta, Inauteriak hasteko gogoz

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 9a

Inauteriei gogoz ekiteko, herria girotuta eta prest utzi dute Kaldereroek eta Iñude eta Artzaiek. Larunbat gauean iritsi ziren Hungariako zingaroak Hernanira, pertza, eltze eta paderak konpontzera. Ohi bezala, festa ederra jarri zuten Kaxkoko kaleetan. Argazkiak eta bideoak, ikusgai daude. Atzo, berriz, Iñude eta Artzaien konpartsa izan zen. Garai batean bezala, elkarrekin dantza goxo egin, eta eginbeha­rrak ondo eginda utzi zituzten: umeei txertoa ja­rrita eta Udalean erregistratuta. Argazkiak eta bideoak, ikusgai.

Horrez gain, Musika Bandak Inauterietako kontzertua eskaini zuen. Argazkiak eta bideoa, ikusgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!