«Eskerrik asko, lortu dugu: 5.015 sinadura»

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 8a

Erronka bete eta gainditu dugu: 5.015 sinadura jaso ditugu! Eskerrik asko guztioi sina­tzeagatik, sinadurak bil­tzen laguntzeagatik, mezua zabal­tzeagatik... eta batez ere, erakutsitako babesagatik.

Hamabost egunetan, sinadurak biltzen
Sinadura bilketa jarri genuen martxan urtarrilaren 17an, eta hamabost egunez taberna, okindegi, denda, elkarte eta abarretan izan da sinatzeko aukera. Urumea bailaran, hau da, Her­nanin, Goizuetan, Aranon, Ereñotzun eta Astigarragan 5.000 ale banatzen ditu Kronikak, eta helburua zen hori adina sinadura jaso­tzea.  

Zergatik sinadura bilketa?
Sinadura bilketa martxan jarri zenean, Eusko Jaurlaritzak ireki berria zuen 2015eko dirulaguntzak es­katzeko epea. Jaurlaritzak azaldu duenez, dirua banatzeko orduan 2014ko irizpide berdinak izango ditu kontuan. Hau da, banaketa sistema erabiliko du Kronika irakurtzen den edo ez neurtzeko. 2014an %20 jatsi zuen Kro­nikaren dirulaguntza, eta aurten berdina gertatu litekeela uste dugu. Hori horrela, Kro­nika jaso eta irakurtzen dela ziurtatzeko jarri da mar­txan sinadura bilketa.

«Firma bilketarekin ziurtatu nahi dugu Kronikaren tirada benetakoa dela. 5.000 herritarrek jaso eta irakurtzen dutela Kronika»

Zertarako balioko dute sinadurek?
Irismena neurtzerakoan, Jaur­laritzak lau banaketa sistema izaten ditu kontuan. Kronikaren banaketa, masibo gisa definitzen du, eta hau da gutxien baloratua dagoena. Kronikak 4.000 aleko tirada du Hernanin, eta 5.000 alekoa Astigarraga, Ereñotzu, Arano eta Goizueta kontuan izanda. Jaurlaritzaren irizpideen arabera ordea, 300 ale eskas banatzen dira Hernanin.
Firma bilketarekin ziurtatu na­hi duguna da herritarrak Kronika jaso eta irakurri egiten duela. Eta hori erakusteko balioko du zuen sinadura bakoitzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!