Batzarra ostiralean, Denak ala inor ez Eguna prestatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 8a

Ernaik jakinarazi du, datorren ostiralean batzarra egingo dutela Denak ala inor ez Eguna prestatzeko. 19:00etan izango da Gazte­txean. Horrez gain, Preso bat 24 lagun dinamikaren inguruko informazioa nahi izanez gero, edo parte hartu nahi izanez gero, ostiralean bertan ere aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!