Langile bat erreskatatu zuten ostiralean, Hernaniko AHTaren obretan

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 8a

Suhiltzaileek, Hernaniko AHTaren obretan lanean ari zen langile bat erreskatatu zuten ostiral goizean. 20 metroko altueran zegoen plataforma batetik jaitsi behar izan zuten, hanka puskatuta baitzeukan. Lanean ari zela irristatuta, tibia eta peronea hautsi zituen. Goizeko 10:00ak aldera gertatu zen istripua. Erreskatatu ostean, Donostiako Ospitalera eraman zuten anbulantzian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!