Txotx denboraldia aprobetxatuz, bertso lehiaketa antolatu du Dobera Euskara Elkarteak. Bota bertsoa! izena du lehiaketak. Hernani, Ereñotzu eta Astigarragako ia sagardotegi denek egin dute bat ekimenarekin eta bertan dauden kajetan utzi behar dira bertsoak. Gaia: Hau egarriya!
Parte hartzeko, paperean bertsoa idatzi behar da (nahi den doinuan, neurrian...) eta izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa jarri. Martxoaren 29an bukatuko da epea.
Sari ugari
Doberak bertso ugari sarituko ditu: bertsorik sakonena, umoretsuena, poetikoena, teknikoena, erritmikoena, traketsena... Eta sariak ere ugari izango dira: 2 pertsonentzako afariak, sagardo kajak...
Laguntzaileak, euskeraz hitz egiteko
Bestalde, Dobera laguntzaile bila dabil mintzapraktika taldeetan aritzeko. Ordubeteko saioak dira, goizez edo arratsaldez. Informazio gehiago: 943 33 27 99 edo dobera@dobera.eus.