Iñude eta Artzaien ekitaldia bukatzean, musikarekin gozatzen jarraitzeko aukera izango da. Izan ere, Hernaniko Musika Bandak Inauterietako kontzertua eskainiko du. Eguerdiko 13:15etatik aurrera izango da udaletxeko arkupetan. Roberto Pacheco zuzendariak gidatuta, 15 abestiko emanaldia eskainiko dute, Inauterietan girotzen joateko.
Estilo desberdinetako 15 abesti
Joko dituzten 15 abestiak estilo desberdinetakoak izango dira. Hori bai, erritmo alaiekoak, Inauteriek eskatzen duten bezala: Diana, Pello ziri ziri, Baratzako pikuak, Galtzaundi, Pastelero, Farol dantza, Paquita La Vergaresa, Isabelita, Habanera, Contrapas, Polka, Praskuarena, Habanera, Jota eta Irureta.