Inauteriak girotuz, Iñude eta Artzaien konpartsa antolatu du Urumea Ikastolak, urtero bezala. 250 bat umek hartuko dute parte konpartsan. Dantzariak, 48 ume izango dira. Eta Iñude eta Artzaiez gain, bertan izango dira: globeroak, barkileroak, umezainak, alkatea, sendagileak... Musikariek ere ez dute hutsik egingo: 40 bat ikasle izango dira.
Urumea Txaranga eta Banda
Konpartsa 11:45etan abiatuko da Gay Mur eraikinetik eta Kaxkoko kaleak girotu ostean, Plazan antzeztuko dute ekitaldi nagusia (eguraldi txarra egiten badu, Atsegindegin). Ekitaldi nagusian, Urumea txarangarekin batera, Hernaniko Musika Bandak joko du.