Aurreko egunetatik mendi inguruak zurituta bazeuden ere, atzo egin zuen elurra herri mailan, Urumea bailaran. Orokorrean, ez zuen askorik egin, baina umeek jolasteko adina bai. Hernanin, ederki aprobetxatu zuten Urumea ikastolako umeek jolasgaraia. Gaur eta bihar, tenperatura bajuak espero direnez, izotza egitea espero da eta sortu daitezkeen arazoei aurre egiteko, neurriak hartuko dituzte herri guztietan. Hernanin gatza botako dute leku heze, aldapatsu eta baserri inguruetan. Eta egunean zehar jarraipena egingo diotela azaldu du Udaltzainburuak. Astigarragan ere, gatza bota dute Santiomendi inguruan, eta baita Arano eta Goizuetan ere. Horrez gain, elurra kentzeko makinak pres dira. Igandetik aurrera, tenperaturak igoko dira.