«Garapen eredu berri bat lantzen jarraituko dut, pertsona ardatz izanik»

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 7a

EH Bilduk aho batez onartu zuen herri batzarrean, Luis Intxauspe izatea zerrendabu­rua, datozen Udal Hauteskun­deetan. Egungo alkateak adie­razi zuen azken urte haueta­ko esperientzia oso aberasga­rria izan dela alkate bezala, eta Hernani eta herritarren beharrak hobeto ezagutzeko balio izan diola. Lanean ja­rrai­tzeko motibatua eta gogo­tsu dagoela ere azpima­rratu zuen: «Herritarrekiko harre­man zuzenak eta eragile ezber­dinekin elkarlanean aritzeak gure herria beste modu batera biziarazi nau eta honek asko motibatu nau aurrerantzean lanean jarrai­tze­ko. Egun dudan ezagutzak, ikuspegiak eta bizipenak hurrengo lege­gintzaldian gogotsu jarraitze­ko motibatu naute».

«Udal Irekiaren bidean jarraituko dugu, besteak beste» 

Lau erronka nagusi
Hurrengo legegintzaldiko lan eta erronketako batzuk, oraingo lanaren jarraipena izango direla gaineratu zuen: «Eta nik proiektu hauetan lanean jarraitu nahi dut».
Erronketako bat, Herna­niri dagozkion erabakiak Uda­lak eta herritarrak elka­rrekin lan­tzen eta erabaki­tzen jarraitzea izango da, Hernani erabaki lelo­pean: «parte hartze batzor­dean auzo elkarteekin batera lane­an jarraituz; kirol federa­tua­­ren batzordean, jai batzor­de­an, parekidetasun kontsei­lu­­an, kooperazio taldean, aurre­­kontu parte hartzaileak egi­nez...», argitu zuen Intxaus­pek. 
Enplegua sustatzea eta garapen eredu berri bat lantzea ere izango da alka­tegaiaren beste erronka bat: «Krisi egoe­ra honek behar haundiak sortu ditu eta lagun­tzak eta egitas­moak landu behar ditu­gu horreta­rako: enplegua susta­tzeko egitasmoak (Innoforo eta Kooperatzen bezalako egitas­moak), eragile ekonomikoe­kin elkarlanean aritzea, eta gara­pen eredu berri bat lantzea; bertako eragileekin elkarlane­an pertsona ardatz izango du­en eredua, hernaniarron bizi baldintzak eta bizi kalitatea hobetzen lagunduko dutenak».
Horrez gain, herritarren­gan­dik gertu egon nahi du eta harremanak erraztuz joan: «Udalaren modernizazio pro­ze­suarekin jarraituko dugu eta Udal Irekiaren bidean eta gardentasunaren bidean sakontzen: HHZ udal bulego berria zabalduz eta zerbitzu telematikoak indartuz».
Eta beste erronka bat izango du memoria historikoa berres­kuratzeko lanean jarrai­tzea: «Gure herrian hain kru­del­ki bizi izan dugun historia landuz joango gara, gure memoria historikoa berresku­ratuz, gerta­tutakoak eta bizi­ta­koak jasoz, bake eta bizikide­tzan aurrera­pausoak eman ditzagun».

200 herritar lanean, programa osatzen
Hauteskundeetarako progra­ma osatzeko, Hernaniko 200 he­rri­tar inguru lanean ari di­re­la gaine­ratu zuen Intxaus­pek, Pun­tuz Puntu egitasmoan: «Pro­grama herritar hau izango dugu ibilbide orria zinegotzi lan talde berriak; gogoz eta ilusioz, denon artean egiten ari garen lana baita: denon artean Hernani hobetzen ari garelako! ».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!